XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): bata errotik gaitzean finkatua, bestea aldiz ongian (uste izan ohi denez bederen): edo kolonizatuaren sarraski osoa eta ezabaera guztizkoa, edo-ta asimilazinoa.
Ez da oso aspaldi Europak kolonizatuen gizataldea osoki ezteustea eta sarraskitzea ezinezkotzat jo, eta etsi duela.
Zirto guztiak bezala, erdi seriotan erdi txantxetan asmatua eta kondatua, bazuen bietarik Aljeriari buruz zabaldu zan honek:
Amerikatar etsenplua aipatu ohi da.
Eta, egia esan, sistemazko sarraskitzarekin antz handia du Far-West-eko nazio-ekintza famatu harek.
Baina hauxe erantsi ohi da gero: Erresuma Elkartuetan ez dagoela gaur indio azal-gorrien korapilorik batere.
Sarraski osoak, hilkintza guztizkoak, ordea, horren gutxi konpontzen du kolonikuntzaren arazoa, non zehazki haren alderantzizkoa lortzen duela esan baititeke.
Edozer baino lehenago eta areago, politikan eta ekonomiaren mailan obratzen den zanpaketa edo ustiakuntza bat da koloni-sistema.
Kolonizatua ezeztatuz gero, beraz, beste edozein herrialderen kidea bihurtuko litzateke kolonia, jakina.
Nor zapalduko, xukatuko eta uxtiatuko orduan, ordea?.
Asimilazinoaren karrika-eginaz, berriz, ez naiz ni bereziki poztuko.
Batez ere konponbide horrek babide dakarrela halako usain fina, unibertsalista eta sozialista batera; eta hori dela-ta, errespetagarri edo agertzen zaigularik.
Ez dut esango, bestetik, berez eta definizioz edo ezinezkoa denik: batzutan ongi burutu da kondairan, eta beste batzutan gaizki.
Gauza argia da, dena dela, gaur egungo kolonikuntzan inork ez duela hori garbiki opa izan, ezta komunistek berek ere.
Aski mintzatua naiz honi buruz.
Horrez gain, dena dela, hona hemen gakoa:
Baztarrean utziko ditut sasi-konponbide ttipiak.